Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen bilduman 500 obra baino gehiago daude gaur egun. Arte-funts hau Iruñeko Udalaren ekimenez sortu zen, eta nazioarteko zein nazio-mailako hainbat artistaren obrak erosiz eta bilduz joan dira, XX. mendearen azken herenetik gaur egunera arteko artistenak. Askotariko diziplinak daude bilduman: marrazkitik eta pinturatik hasi, eta bideosorkuntza eta instalazioetara.400 sortzaile baino gehiago daude ordezkatuak kultur ekimen honetan. Hala, Iruñeko Udalak arte garaikidearen alde egindako apustu irmo bihurtu da. Izan ere, Udalak ekintza ugari egiten ditu -hala nola erakusketak, elkartrukeak, zaharberritze-lanak eta argitalpenak- ondare artistikoa balioetsi, kontserbatu eta hedatzeko.